Athletic Mugituz: bonuen erosketa mantentzen da

0

Athletic Club – Real Madrid partidan San Mameserako joan-etorriko garraio zerbitzua martxan jarri zuen Klubak, bonuak erosi zituzten bazkide kopuru nahikoa izan zuten lerroetarako.

Alde horretatik, interesatuei gogorarazten diegu bonua erosteko aukerak irekita jarraitzen duela (martxan jarri ez diren lerroak barne, bazkide gehiago batzen diren neurrian eraginkor bihurtzeko asmoz).

Horretarako, interesatuek, lehenik eta behin, Athletic Mugituz & Autobuses La Unión weborrian erregistratu behar dute. Gainera, bazkide zenbakia eta PIN zenbakia adierazi beharko dira ere.

Erregistroa egin ondoren, saioa hasi eta dagokion garraio-lerroko denboraldiko bonua erosteko eskabideari dagozkion datuak bete beharko dituzte.

Denboraldiko lehen partidak igaro ondoren, LaLigako azken neurketara arte zein lerrori eutsiko dioten erabakiko du Klubak.

Bestalde, bazkideei eta zaleei gogorarazten diegu sarrera bat erosten dutenentzat partida jakin baterako txartel bat erosteko aukera dutela ere, Autobuses La Unión estekan.

INFORMAZIO GEHIAGO