Athletic Cluben eta RCD Mallorca taldearen neurketarako sarrerak

0

RCD Mallorca taldeak 150 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubari. Sarrerak erosi nahi duten bazkideak Klubeko webgune ofizialeko Bazkideen Txokoaren bitartez («Bazkideentzako zerbitzuak»/ «Partiden zozketa kanpoan» atala) eman behar dute izena abuztuaren 22tik, asteartea 10:00etatik, abuztuaren 24ra arte, osteguna, 10:00etara arte.

Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Sarrerak soberan baleude, publiko orokorrarentzat jarriko lirateke San Mameseko txarteldegian.

Sarreren prezioa 30 eurokoa izango da.

Sarrerak hartzeko, bazkideek karnet originalak aurkeztu beharko dituztea eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaia plana adierazi ere bai.