“Gogo handia dugu San Mamesen gure zalegoari garaipena eskaintzeko”

0

Aitor Paredes hedabideen aurrean agertu da igande honetan Katedralean Real Betisen aurka jokatuko duen partidaren atarian. Atzelari zuri-gorriak azpimarratu du hobeto dagoela eta osatzen ari dela asteburuko partidarako baldintza onenetan egoteko: «Real Madriden eta CA Osasunaren aurka 90 minutuak jokatu ondoren, kolpe bat hartu nuen eta errekuperatu beharra neukan, baina ezin hobeto nago Real Betisen aurkako partidarako«.

Harrobiko jokalariak onartu duenez, «Sadarren irabaztea, iaz CA Osasunaren aurka lortutako emaitzen ondoren, pozgarria izan zen talde osoarentzat. San Mamesen hiru puntuak ateratzen saiatuko gara gure jendearen aurrean. Etxera itzuli eta garaipena lortzeko gogo handia dugu«.

Paredesek, aurreko ikasturtean Katedralean eman ziren zenbakiak hobetzearen garrantziaz jabetuta, zera nabarmendu nahi izan du: «ikusi genuen etxeko puntuak ez zirela nahikoak izan. Jakina, gure jendearen babesaz lagunduta, etxean ere hiru puntuak batu nahi ditugu. Ziur gaude lortuko dugula paper hobea egitea eta igandean zaleak poztea«.