San Agustin eguna ospatuko da astelehenean Artikutzan

0

San Agustin eguna dela eta, datorren abuztuaren 28an, Artikutzako finkak ateak irekiko ditu bere egun handia ospatzeko eta bertara hurbildu eta leku enblematiko hau ezagutu nahi duten guztiei sarbidea emateko.

Ohikoa denez, egun osoan zehar artisautza eta elikagaien erakusketa eta salmentarako postuak egongo dira, baita bi txosna ere, jaiaz gozatzera hurbiltzen diren guztiei janaria eta edaria emateko.

Udalak, urtero bezala, honako jarduera egitaraua antolatu du:

11:30tan pilota partidak

  • Emakumezkoak: Aldai – Zabaleta vs. Galeano – Arrillaga
  • Gizonezkoak: Etxeberria – Olaitz vs. Leonet – Apezetxea

17:00tan Herri kirolen ikuskizuna

  • Harrijasotzaileak: Lierni Osa – Maddi Gesalaga – Amalur Arbelaitz
  • Aizkolariak: Mikel Larrañaga – Alberdi Txikia vs. Iker Vicente – Ugaitz Mugerza

19:30ean Dantzaldia Iratzar Taldearekin

Informazio gehiago Artikutza