San Mamesek Athleticekin eztanda egin zuen

0

Partida maldan gora jartzen denean, arraunean egitea, lanean jarraitzea eta egiten duzun horretan sinestea besterik ez da geratzen. Esana eta egina. Real Betisen hasierako 0-2koa gorabehera, lehoiek mnarkagailua irauli zezaketela sinetsi zuten, zaleen aurrean San Mamesen denboraldiko lehen garaipena eskaintzeko gogoarekin. Lau gol ‘made in Lezama’ hiru puntuak erdietsi eta Aste Nagusiari amaiera bikaina emateko.