Aitziber Atorrasagasti Kultura Sustatzeko zuzendariak bidezidor artistiko gehiago egiten dituen Ipar Eszena Bideak ekimenaren bosgarren edizioaren aurkezpenean parte hartu du

0
  • Arte eszenikoak trukatzeko proiektuaren programa ofiziala irailaren 17tik urriaren 22ra izango da, Euskadi, Galizia, Asturias, Kantabria eta Nafarroako 60 egoitza ingurutan
  • Urriaren amaiera arte, Euskadiko 12 herritan izango dira kultura-trukerako ekimeneko hainbat ikuskizun

Agertoki gehiago, funtzio gehiago, jarduera gehiago eta lankidetza gehiago. Ipar Eszena Bideak (CEN) bosgarren edizioa ospatuko du, Euskadin, Nafarroan, Galizian, Asturiasen eta Kantabrian konpainia, profesional eta publikoen trukea areagotuz. Bat egiten duten bidezidorrak leloak irailaren 17tik urriaren 22ra bitartean egingo den programazio ofiziala deskribatzen du, 15 antzerki, dantza eta mugimendu-arte konpainiarekin eta zirku berriarekin, eta Konstelazioen Ibilbidea osatzen duten 60 egoitza ingurutan erakusten ditu bere ikuskizunak. Kultura Sustatzeko zuzendari Aitziber Atorrasagastik gaurko aurkezpenean parte hartu du Galizia, Kantabria, Asturias eta Nafarroako ordezkariekin batera.

Ipar Eszena Bidearen bosgarren edizioak berrikuntza garrantzitsuak ditu, hala nola Nafarroako Foru Komunitatearen proiektuan behin betiko sartzea; lurralde guztietako programazioa nabarmen handitzea (38 egoitza izatetik 57 izatera); Bidezidorrak delakoaren estreinaldia, tokiko proiektuekin lankidetzan aritzeko sare bat, hala nola Asturiasko Dantza Xixón edo Galiziako FIOT de Carballo, eta Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Te Veo elkarteak koantolatu eta finantzatutako tailer eta solasaldien programa bat.

Konstelazioen ibilbidea

Laugarren edizioko 15 ikuskizunek, lurralde bakoitzeko hiruk, Konstelazioen Ibilbidea osatzen dute, orotariko izaera duen programazio artistikoa, non lengoaien, estetiken eta formatuen aniztasuna nagusitzen den; antzerkiaren, dantzaren eta mugimenduaren arteen ekoizpenak eta zirku berria haur eta helduentzat.

Euskadik lan hauek hautatu ditu: Aboon Teatre, Baby esferic ikuskizunarekin parte hartuko duena, Eva Guerrero Gorpuztu ikuskizunarekin eta Tanttaka Teatroa, Sexberdinak aurkeztuko duena. Bestalde, Nafarroak sendotu egin du Ipar Eszena Bideko presentzia, beste hiru proposamen artistikoen eskutik, Inextremis El rey tuerto ikuskizunarekin; Led Silhouette Los perros ikuskizunarekin, eta Levelibular eta Portamundos ikuskizunarekin.

Galiziak Caramuxo Teatro aukeratu du Crisálida ikuskizunarekin; Rebordelos Amantis ikuskizunarekin, eta Xampatito Pato ikuskizunarekin. Bestalde, Asturiasek CENen truke kulturalean parte hartuko du Saltantes Teatro Misery ikuskizunarekin, Luz de Gas Luna ikuskizunarekin eta Proyecto Pilotorekin, La bestia negra antzeztuko duena. Kantabriaren partaideak: Ábrego Teatro Lear en las catedrales ikuskizunarekin, Malabaracirco Producciones Artísticas Circus magníficus ikuskizunarekin eta Mari Paula, Fronterizas aurkezten duena.

Programazio hori Santiago de Compostela eta Zangoza arteko 57 egoitzatan eskainiko da, besteak beste, Lugo, Oviedo/Uviéu, Gijon/Xixon, Santander, Bilbo, Gasteiz eta Tafallako agertoki historikoetan eta gune berezietan.

Euskadin, CEN ikuskizunak programatuko diren 12 lokalizazioak honako hauek dira: Hondarribia, Zarautz, Mutriku eta Eibar, Gipuzkoan. Gernika, Elorrio, Muskiz eta Bilbo, Bizkaian. Zigoitia, Agurain, Bastida eta Gasteiz, Arabaren kasuan (kontsultatu datak eta programazioa web orrian, www.escenanorte.com).

Informazio gehiago hemen.