Gobernuak Genero Indarkeriaren aurkako laguntzak %50 baino gehiago handitu ditu

0
  • Eusko Jaurlaritzak 9 milioi euro bideratuko ditu garraio publikoko deskontuak finantzatzera

Gobernu Kontseiluak, gaur goizean egindako bileran, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak proposatuta, Genero Indarkeriaren biktima diren emakumeentzako diru-laguntzetarako aurrekontua %52,75 handitzea onartu du. Hasierako zenbatekoa 1.600.000 eurokoa zen eta erabaki honek dakar 844.010 euroko gehikuntza aurrekontuan. Guztira, beraz, 2023n 2,44 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak laguntza hauetara.

Laguntza hau Genero Indarkeriaren biktima diren emakumeentzat bakarrik da eta laguntza ekonomikoen helburua da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei baliabide ekonomikoak bermatzea, tratu txarren egoeratik errazago ateratzeko eta haien gizarteratzea erraztek.

Garraio publikoan deskontuak

Gaurko Gobernu Kontseiluak onartu du 9 milioi eurorekin laguntzea garraio publikoaren operadoreei, 2023ko lehenengo seihilekoan Euskadi osoan bidaiarientzat % 50eko hobariak mantentzeko kostuak finantzatzen laguntzeko.

Aipatutako 9,08 milioi horiek batuko zaizkie 2022ko azken lauhilekoan, inflazio-testuinguru batean herritarrei laguntzeko eta garraio publikoaren erabilera sustatzeko neurri hau abian jarri zenean, helburu horretara bideratu ziren 6,06 miloi euroei.