Eusko Jaurlaritzak 300.000 euro bideratuko ditu toki-erakundeetara gazteen emantzipazio-planak garatzeko

0
  • Udalek gazteen emantzipazioaren egoera ezagutu ahal izango dute
  • Gainera, gazteen emantzipazioarekin lotutako tokiko ekimenak bultzatzeko aukera emango die.

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Gizarte Trantsizioko eta Agenda 2030eko idazkari nagusiaren ebazpenari. Ebazpen horren bidez, Udalei zuzendutako 300.000 euroko diru-laguntzen oinarriak ezarri eta deialdia egin da, gazteen emantzipazio prozesua errazteko helburua duten tokiko ekimenak bultzatzeko.

Deialdi honen laguntzarekin, Udalek gazte-emantzipazioko planak eta gazte-planak egin ahal izango dituzte, bai eta horien jarraipena edo ebaluazioa ere. Gainera, toki-mailako beste ekimen batzuk ere egin ahal izango dituzte, gazteen emantzipazio-prozesua bultzatzeko, bai eta helburu horrekin egindako ekimenak sistematizatzeko eta ebaluatzeko ere.

Iaz, gazteen emantzipazioari lotutako planak eta jarduerak egiteko 7 dirulaguntza eman ziren (58.000 euro guztira). Horri esker, udalek jakin dezakete zein den gazteek udalerrian bizi duten egoera, bai eta zer arlotan sustatu edo indartu behar diren emantzipazioa errazteko neurriak.

Deialdi hori gazteen emantzipazioa bultzatzeko 2030erako Euskal Estrategian jasota dago, erresilientziari buruzko bosgarren ardatzean.