Donostiako Udalak abian jarri du Igeldoko Toki Erakunde Txikia sortzeko prozesua

0

Tokiko Gobernu Batzarrak proiektua onartu du

Tokiko Gobernu Batzarrak ‘Igeldoko Toki Erakunde Txikiaren Proiektua’ izeneko azterlana onartu du. Horren bidez, Donostiako auzoak kudeaketa eskumen propioak izango ditu hainbat arlotan.

Udala 2020tik ari da Igeldoko Toki Erakunde Txikia sortzeko lanean, batzorde ez iraunkor bat eratuz. Hortik lantalde bat sortu zen, TET-aren sorrera definituko eta justifikatuko zuen memoria idazteko oinarriak finkatu eta adosteko.

Horrela, Udalak, 2021eko maiatzaren 27ko osoko bilkuraren erabakiaren bidez, Igeldoko TET-a eratzeko prozesua hastea erabaki zuen, eta lehen izapidea astearte honetan bertan onartu zen.

Tokiko Gobernu Batzarrak azterlan hori onartzeak hasiera emango dio TET-a eratzeko prozesuari. Behin TGBk proiektuaren txostena onartu ondoren, Gipuzkoako udal barrutiak erregulatzeko 2/2003 Foru arauak ezarritako honako pauso hauek emango dira hurrenez hurren:

    • 1. Erakusketa publikoa egin

 

    • 2. Osoko bilkuran erabaki TET-a osatzea

 

    • 3. Herri kontsulta egin Igeldon

 

    4. Espedientea Foru Aldundira eraman Igeldoko Toki Erakunde Txikia eratzeari buruzko erabaki har dezan.

2023/10/10-an argitaratua