Amagandiko edoskitzearen munduko astea

0

Amagandiko Edoskitzearen Munduko Astea dela eta, ESIko zuzendari gerenteak inauguratutako jardunaldi korporatibo bat egin da. Jardunaldi horren helburuetako bat da bikaintasun-estrategiak zabaltzea amagandiko edoskitzaroko zainketetan.

Amagandiko edoskitzearen munduko astearen aurtengo goiburua «Bularra ematea eta lan egitea: posible egin dezagun!» da. Amek beren lanaldiaren barruan edoskitzearekin jarrai badezakete, dela bularra emanez dela esnea ateraz, gizarte osasungarriagoak lortuko ditugu: pertsonek osasun hobea izango dute, lan-absentzia gutxiago egongo dira, familia-gastua txikiagoa izango da eta ingurumen-kutsadura murriztu egingo da.

Emakumezko langileen amagandiko edoskitzea babestea gure gizartearen etorkizuna babestea da. EEGko ESIan, profesionalek Kirurgia Pediatrikoko Zerbitzuko edoskitze-gela erabil dezakete (5 E solairua) eta, Prebentzioko Oinarrizko Unitatea, ESIaren amagandiko edoskitzearen batzordearekin elkarlanean, protokolo bat egiten ari da esnea ateratzeko tokiei eta hura garraiatu eta gordetzeko baldintzei buruz.