Jadanik irekita dago epea udalek gazteak emantzipatzeko tokiko planak egiteko dirulaguntzak eskatzeko

0
Universidad de Lejona
  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gau argitaratu ditu toki-erakundeei dirulaguntzak emateko oinarriak
  • Guztira, 300.000 euro bideratuko dira, gazteen emantzipazioarekin lotutako tokiko ekimenak sustatzeko
  • Emantzipazioarekin lotuta gazteak zer egoeratan dauden ezagutzea da helburua
  • Eskabideak urriaren 26tik azaroaren 27ra arte aurkeztu ahal dira, biak barne, euskadi.eus webgunearen bitartez

Gazteria Sailaren eskutik, gaur ireki da epea udalek, toki mailan, gazteen emantzipazio prozesua indartzeko helburua duten mota bateko eta besteko ekimenak aurrera eraman ahal izateko dirulaguntzak eskatzeko.

Eusko Jaurlaritzak, orotara, 300.000 bideratuko ditu, udalek gazteak emantzipatzeko planak edo gazte planak aurrera eraman, euren jarraipena egin eta ebaluatzeko. Era berean, udalek toki mailako bestelako ekimenak ere egin ahalko dituzte, gazteen emantzipazio prozesuari bultzada bat emateko eta dagoeneko helburu horri begira burutu diren ekimenak sistematizatu eta ebaluatzeko.

Planifikazio eta diagnostiko tresna hauek diseinatzea ezinbestekoa da, horrela, udalerri bakoitzean gazteen egoera zein den jakin ahal izateko, bai eta euren emantzipazioa bultzatzeko zer arlo sustatu behar den edo zer neurri indartu behar den atzematea ere.

Deialdi hau emantzipazioa sustatzeko 2030 Euskal Estrategiaren barruan kokatuta dago, zehazki, erresilientziari buruzko bosgarren ardatzean.

2022an, Gazteria Sailak 7 dirulaguntza eskaini zituen, eta laguntza horiei esker gazteak emantzipatzeko planak eta jarduerak diseinatu ziren.

Eskabideak https://www.euskadi.eus/servicios/1201803 webgunean daude eskura, eta eskaerak urriaren 26tik 27ra aurkez daitezke, bi egun horiek barne.