Nafarroako Gobernuak Suhiltzaileen baso-kanpainetako laguntzaileentzako produktibitate-osagarria adostu du

0

Nafarroako Gobernuak, gaur, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzupeko lan-kontratuko langileen enpresaz gaindiko hitzarmen kolektiboaren Negoziazio Batzordean dauden sindikatuekin eta haren erakunde autonomoekin adostu du Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuari atxikitako langileek jaso beharreko produktibitate-osagarria ezartzea. Langile horiek suhiltzaile peoi laguntzaile edo suhiltzaile gidari laguntzaile lanpostuak betetzen dituzte, bai administrazio-araubidean, bai lan-araubidean, eta guztira 159 pertsona dira.