Elkarrizketa Javier Diéguez Cyberzaintzako zuzendari nagusiari Cadena Ser Irratian

0

Javier Diéguez Cyberzaintzako zuzendari nagusia elkarrizketatu dute Cadena Ser irratiko «Hora 14» saioan.

Bertan, besteak beste, Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia sortzearen zergatia azaldu du, baita une honetatik aurrera bere jarduera izango dena ere: ingurune ziberseguruak sustatzea, Euskadiko sektore publikoko eta pribatuko azpiegiturak eta datu sentikorrak zaintzea eta babestea, ziberdelinkuentziaren arloan Ertzaintzarekin lankidetzan aritzea eta zibersegurtasun-intzidentzien aurrean erantzutea.