Bingen Zupiriari elkarrizketa Euskadi Irratian

0

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari elkarrizketa egin diote gaur goizean Euskadi Irratiko  “Faktoria” saioan. Bertan aktualitateko gaiak izan ditu hizpide bozeramaileak, besteak beste, Sanchezen inbestiduraz, 2024ko aurrekontuen negoziazioaz, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2024ko aurrekontuaz eta Hezkuntza Legeaz mintzatu da.