Umeen sarrerak Atlético de Madrid taldearen aurkako neurketarako

0

Abenduaren 4tik abenduaren 6ko 18:00etara bazkideek bere eserlekua Klubari laga ahal izango diote*, eta horren truke 14 urtetik beherako adingabe batekin joateko bi sarrera erosi, 20 euroan**, Ligako hamazazpigarren jardunaldiaren Athletic Club-Atlético de Madrid neurketarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, lotura honetan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 200 sarrera, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.

Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi ordutegian. Argibide gehiago, Bazkideen Txokoan.

ADI EGON:
* Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko.
** Adingabeen sarrera bakoitza, 20 euro.