Artistaren estatutuari buruzko ebazpena hartu da

0

Europako Parlamentuak artistaren estatutuari buruzko ebazpena eman du.

Ebazpen horretan, Europako Parlamentuak Europako Batzordeari eskatzen dio lan-baldintza duinei eta kultura- eta sormen-sektoreetako profesionalen lan-estatusa behar bezala zehazteari buruzko zuzentarau bat egin dezala; Kontseiluak erabakiak har ditzala, estandar komunak zehazteko, jardunbide egokiak trukatzeko Europako plataforma baten bidez, eta, azkenik, kultura-sektorera bideratutako finantzaketa-programa berrien bidez.

Parlamentuak Ebazpena onartu ondoren, Europako Batzordeak, hiru hilabeteko epean, hartu asmo dituen neurriei edo onartu ez diren neurriei buruz erantzun beharko du.