Kirol Txartelaren abonuak %3 eta %5 artean igoko dira 2024rako

0

Abonatuek Euskadiko 90 herritako kirol instalazioak erabiltzen jarraitu ahal izango dute txartelarekin

Kirol Txartelaren modalitateen prezioak % 3 eta % 5 arteko igoerekin eguneratuko dira 2024rako. Zehazki, helduentzako, familientzako eta hileko Kirol Txartelaren modalitateak %5 igoko dira, eta gainerako modalitateak (adingabea, gaztea, desgaitasuna, 65+, familia ugaria, guraso bakarrekoa, eguerdia eta hileko adingabea) %3 igoko dira. Gizarte Kirol Txartelaren harpidetza, berriz, ez du aldaketarik izango, eta egungo 24 eurotan geratuko da.

Prezio berri horien ondorioz, adibidez, Kirol txartela heldua duen pertsona batek euro bat gehiago ordainduko du hilean, eta familiako abonu batek, 1,64 euro gehiago hilean. Gainerako abonuetan, prezioen igoera txikiagoa da: adibidez, abonu gaztea duen pertsona batek 35 zentimo gehiago ordainduko ditu hilean, eta desgaitasuna duen pertsona batek 22 zentimo gehiago.

Azken urteotan egindako jarduerekin (Altza Kiroldegi berria, Zuhaizti eraberritzea, gimnasio berriak Yoldi eta Loiolako Erriberetan), Kirol Txartelak 17 kirol-instalaziotara sartzeko aukera emango du 2024an, eta aukera emango du igerilekuak (7 kiroldegi igerilekuekin) eta gimnasioak (5.200 m2 gimnasio ekipatuekin) libreki erabiltzeko, oinarrizko entrenamendu pertsonalizatua egiteko, doako kirol-jarduerak egiteko (Abonatuaren Ordua, Europako Astea, Gabonetan Non Stop), Kirol Ekintzak Kanpainako ikastaroen prezioetan % 50eko deskontuak egiteko eta Kirol Ekintzak Aukeran zerbitzura sartzeko.

Halaber, hondartzetako kabinak erabiltzen jarraitu ahal izango dute neguko denboraldian, eta zozketa esklusiboetan parte hartu ahal izango dute webguneko abonatuaren gunearen bidez.

 

Kirol Txartelaren prezio publikoak – 2024

 

MODALITATEA PREZIOA 2024
KT FAMILIKOA 413,70
KT FAMILI UGARIA 304,00
KT FAMILIA 65+ 237,00
KT EZGAITASUNA DUTEN PERTSONAK 91,10
KT GURASOBAKARRA 245,50
KT HELDUA 240,90
KT ADINGABEA 92,00
KT 65 PLUS 134,40
KT GAZTEA 143,20
GIZARTE KIROL TXARTELA 24,00
KT EGUERDIA 166,50
HILABETEKOA HELDUA 29,20
HILABETEKOA ADINGABEA 17,00

2023/12/21-an argitaratua