Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Anbotoren magalean istripua izan duen parapentista bat erreskatatu dute

0

Erreskatea gaur, igandea, arratsaldeko lehen orduan izan da, parapentista bat erori egin baita Atxondoko San Juan auzoan. Ertzaintzaren helikoptero bat, mendi-konfigurazioarekin, suhiltzaileak eta Osakidetza mobilizatu dira, hanka batean min hartu zuen biktima artatzeko. Zauritua Iurretara eraman dute, anbulantzia bat zain zuela, artatzen jarraitzeko eta ospitalera eramateko.

 

Gaur, 14:30ak aldera, parapentista batek Sos Deiak-112 zerbitzura deitu du, Atxondoko (Bizkaia) Anbotoko hegal batean erori eta hanka bat lesionatu ostean.

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko kideak helikopteroz joan dira parapente-gidaria erori den lekura, eta egonkortu egin dute, ondoren min hartutako hanka immobilizatzeko. Erreskatatzaileek Ertzaintzaren Iurretako basera eraman duten aireontziraino eraman dute zauritua. Han anbulantzia bat zuen zain, ospitalera eraman dezaten.