Gabonetako Haur Ludotekak jolasak eta dibertsioa eskaintzen ditu 1-8 urte bitarteko haurrentzat urtarrilaren 4ra arte

0

Joan den larunbatean, abenduaren 23an, hasi zen martxan Umeen Ludoteka, Gabonaldia programaren barruan Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Saila martxan jartzen duen zerbitzua, 1 eta 8 urte bitarteko haurrak dituzten familiek jolas gune estalia izan dezaten gabonetan. Urtero, Barakaldoko pilotalekua magia eta dibertimendurako gune bihurtzen da etxeko txikienentzat. Urtero aldatzen diren agertokiekin, jostailuak, jolasak eta tailerrak prestatzen dira, adinaren arabera banatuta.

Gunea urtarrilaren 4ra arte egongo da zabalik. Haurrek euro 1 ordainduko dute sarreraren truke – helduek doako sarbidea dute –. Diru hori Barakaldo eta Sahara Salam elkarteei emango zaie aurten, Barakaldorekin senidetutako Tisla herriko eskola batean egunero gosariak eskaini ahal izateko.

Ludoteka 11:30etik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara irekiko da, abenduaren 24an, 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, ludoteka itxita egongo baita. Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotziak animatu duenez, «familiek oso ondo baloratzen duten zerbitzua da hau eta ludotekara hurbiltzera animatu nahi zaituztet, familiako txikienekin batera gune magiko honetaz gozatzera».

Horrez gain, ludotekaren funtzionamendu egokiarekin laguntzen duten elkarteentzako txokoa ere badago: Atarrabi, 88 Gazte, Barakaldo Sahara Salamekin, Urritu Fisikoen Kolektiboa, Salestarren Kooperatzaileen Elkartea, Ainara eta Ilazki.