EGOk urteari agur esando dio gabonetako urteroko topaketarekin

0

Zuzendari gonbidatua Unai Urrecho izango da, orkestraen sorkuntzak musikari izandakoa

Ohi bezala, urteko azken ekitaldia izango dena prestatzen ari da EGO (Euskal Herriko Gazte Orkestra). Eguberrietako topaketa honetan, orkestra gazteak bi pieza joko ditu: Rossini konpositore italiarraren Obertura La gazza ladra eta Brahms musikari alemanaren 4. Sinfonia. Zalantzarik gabe, bi konpositoreen bi obra adierazgarrienetakoak.

La Gazza Ladra bi ekitalditan banatuta dago, eta libretoa Giovanni Gherardini eta–Charles Caigniez-ena da, nahiz eta pieza mundu osoan Rossini sortutako Obertura bikainagatik izan ezagun. Pieza hau irudimen kolektiboaren parte da, mundu zinematografikoan funtsezkoak izan diren filmen soinu-banda gisa balio izan baitu, hala nola La naranja mecánica’’, Érase una vez’’, América edo El honor de los Prizzi’’.

Era berean, pieza hori hainbat literatura-lanetan izendatu dute, Crónica del pájaro nobelan edo Las Joyas de la Castafiore de Las Aventura de Tintín’’-en adibidez, munduan melodia honek zeresan handia baitu. Haurrek ere ezagutu dezakete, Rossiniren pieza ere marrazki bizidunetan erabili baitute, esate baterako Bob Esponja’’-n.

Kontzertu honetako bigarren obra eta plater nagusia Johannes Brahms maisu alemaniarrak (1833-1897) konposatu zuen azken sinfonia da, 4. Sinfonia. Mozarten eragin handia izan zuen Brahms-ek, eta XIX. mendearen bigarren erdiko musika-eszenarik emankorrenaren erdian koka genezake, Erromantikoen Gerra deitu zenaren protagonistetako bat izan baitzen.

Sinfonia ez zuten guztiz ondo hartu konpositorearen gertuenekoek. Hori dela eta, Brahms-ek errezeloak izan zituen estreinaldia baino lehentxeago, baina, zorionez, lan honek ez zuen aurrekoen zortea izan, eta 4. sinfoniak harrera bikaina izan zuen. Hain zuzen ere, konpositorearen lana magnum opus gisa hartu zen, bere Un réquiem alemanarekin batera.

Unai Urrecho, (1977) tronboi-jotzailea eta zuzendarei arrasatearra, izango da hitzorduko zuzendari gonbidatua. Urrecho Kultura eta Hizkuntza Politika Departamentuak bultzatutako proiektu kultural honen lehenengo promozioko kidea izan zen, EGOko lehenengo urteetan parte hartu baitzuen.