Iñaki Williamsen mediku-txostena

0

Iñaki Williams Athletic Clubeko jokalariari balorazioa egin diote zerbitzu mediko zuri-gorriek Lezaman, eguneko lehen orduan, eta bere egoera orokorrari eragiten dion gaixotasun bat du, atseden hartzera behartzen duena. Tratamendua jaso du. Biharko egunean beste balorazio bat egingo zaio, Ghanako kontzentraziora bidaiatu eta ahalik eta azkarren batu dadin.

Ghanako federazioko zerbitzu medikoei jokalari zuri-gorriaren egoeraren berri eman zaie.