Deialdia: Sevilla FC-Athletic Club (19. J)

0

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak 23 jokalari deitu ditu Sevilla FC taldearen aurka jokatzeko 2023/24ko LaLiga EA Sportseko 19. jardunaldiari dagokion partidarako. Neurketa urtarrilaren 4an jokatuko da, ostegunean, 19:15etik aurrera Ramon Sanchez-Pizjuan futbol zelaian.

Taldeak 19:15ean hartuko du hegaldia Loiuko Aireportuan eta 20:45ean Hotel Eurostars Torre Sevillara iristea dago aurreikusita.

Athletic Cluben deialdia: 

Unai Simon, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Vesga, Berenguer, O. Sancet, Muniain, N. Williams, Guruzeta, I. Lekue, Ruiz de Galarreta, Yuri, De Marcos, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raul Garcia, Nolaskoain, Prados, Adu Ares, Unai G. eta Jauregizar.