«Garrantzitsua da anbizio-maila honi eustea»

0

«Guretzat garrantzitsua zen urtea horrela hastea. Gure partida egitera etorri gara eta hura menderatzen saiatu gara, eta hein handi batean lortu dugu. Ondo gaude, komeni zitzaigun partida egin dugu. Garrantzitsua da anbizio-maila honi eustea». Ernesto Valverde oso pozik agertu da Athletici Sevilla FCren aurka garaipena eman zion partidaren amaieran. Lehoiak geldiezin dabiltza eta maila izugarria ematen ari dira zelaian: «Pozik gaude. Zenbaki garrantzitsuak dira eta baliarazi egin behar dira, baina pila bat geratzen zaigu aurretik. Garaipen honek eman digun konfiantzaz elikatu eta puntuak batzen jarraitu nahi dugu».

Ernesto Valverdek, dinamika hain positiboa izan arren, lasaitasunerako deia egin du. Hurrengo konpromisoak gogorrak izango dira zuri-gorrientzat, hala nola, igande honetan Kopako final-hamaseirenak, Ipuruan SD Eibarren aurka: «Kopa dagokigu, etxetik kanpo, eta gero ikusiko dugu. Txapelketaren erdialdeak ondo goazela baieztatu digu, baina orain hutsetik hasi behar dugu bigarren itzulia, oztopoak gaindituz eta euforia alde batera utziz».