UPV/EHUk ikasteko gelak jarri ditu azterketa-aldian

0

2023-2024 ikasturteko urtarrileko azterketak direla eta, UPV/EHUk hainbat ikasgela jarriko ditu ikasleen eskura, ordu-tarte zabalarekin.

Espazio horien irekiera- eta itxiera-datak azterketa-aldiaren arabera egokituta eta markatuta daude, eta horiek garatzen diren Campusaren arabera aldatzen dira.

Arabako Campusak ikasgelak jarriko ditu Hezkuntza eta Kirol Fakultatea-Hezkuntza falkultatean (Juan Ibáñez de Sto. Domingo 1 kalean) abenduaren 16tik urtarrilaren 14ra, asteburuetan, 09:00etatik 21:00etara. Urtarrilaren lanegun batzuetan, 2tik 5era, zabalduko dira ere.

Bizkaiko Campusean, ikasgelak irekiko dira asteburuetan eta lanegun batzuetan Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko). Larunbat eta igandeetan, abenduaren 16tik urtarrilaren 14ra, 09:00etik 21:00etara zein urtarrilak 2tik 5era, aipatutako ordutegian.

*Oharra: UPV/EHUko ikasle-txartela eskatuko da.

Gipuzkoako Campusean, Elbira Zipitria Zentroan (Ondarreta pasealekua, 18. Donostia) ikasteko gelak asteburuetan irekiko dira 9:00etatik 21:00etara, ondorengo datetan: 2023ko abenduak 16-17, 23, 30 eta 2024ko urtarrilak 2-7, 13-14.

*UPV/EHUko unibertsitate-komunitateko ikasleek bakarrik erabili ahal izango dituzte.

*Asteburuetan Gipuzkoako ikasteko geletara sartu nahi duten ikasleek, aldez aurretik erreserba egin beharko dute QR4services aplikazioaren bitartez.

Lekua aldez aurretik erreserbatzeko eta ikasteko geletara sartzeko jarraibideak.

Asteburuetan Elbira Zipitria Zentroko ikasteko gelak erabiltzeko arauak.