Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien bilera garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioarekin

0

Testuingurua:

Bilera hau Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Raquel Sánchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministro ohiak joan den azaroaren 2an egindako bileratik dator. Bertan, hainbat gai jorratu ziren, besteak beste, Europako SEM funtsen baliabideekin lotutakoak, tunelen foru-sarean segurtasuneko eta euskal errepideetan digitalizazioko jarduketak gauzatzeko.

2024ko urtarrilaren 15eko bileran jorratutako gaiak:

Gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, bigarren bilera egin da Europako funtsak banatzeko mekanismoaren diseinu-akatsak zuzentzen jarraitzeko.

Hauxe da egoera:

SEM funts horietatik, foru-errepideen sarea baztertu egin da banaketa horretan:

SEM

 

Bide-segurtasuna hobetzea (tunelak) eta fauna eta erabiltzaile kalteberak babestea EESan 357 M €
Jasangarritasuna eta energia-efizientzia EESan / Zarataren aurkako ekintza 302 M €
EESa digitalizatzea 35 M €
Estatuko Errepide Sareko hiri-inguruneak (zeharbideak) hobetzeko proiektuen zuzeneko finantzaketa 105 M €

 

Euskal erakundeek planteamendu hau egin dute:

  1. Lehenengo puntuan, foru-aldundiek Europako araudira egokitzeko baldintzak betetzeko egin dituzten inbertsioak eta egiteke daudenak aipatu dira, hau da, 240M €inguruko zenbatekoa. Euskal erakundeek eskatzen dute beste autonomia-erkidego batzuek tunelen segurtasun-eremurako Europako funtsetatik jaso duten estaldura bera jasotzea, hau da, % 100.
  2. Gainerako puntuetan, beren biztanleria-pisua jasotzea planteatu dute, Europako funtsak banatzeko MRR konferentzia sektorialetan oro har jasotzen ari denarekin bat etorriz. Kontuan hartuta Euskadiren populazio-pisua Estatuaren % 4,67 dela, 23M €inguru izango litzateke.

Garraioetako estatu-idazkari Jose Antonio Santanok informazioa bildu du, eta arlo horretan sakontzen jarraitzeko konpromisoa hartu du, harik eta alderdi guztientzako konponbide egokia aurkitu arte, aztertutako puntuetako lehena baino ez baitu jasota. Horretarako, Estatuko Aurrekontu Orokorren bidez konpondu ahal izatea planteatu du. Hala, datozen asteetan ere gogor lan egingo dute, Ministerioaren egoera helarazi eta baloratu ondoren.

 

Bileran honako hauek parte hartu dute:

EUSKO JAURLARITZA

  • IÑAKI BARREDO (EKONOMIAKO ETA EUROPAKO FUNTSETAKO SAILBURUORDEA)
  • YURDANA BURGOA (EKONOMIA ETA OGASUN SAILEKO KABINETE ETA KOORDINAZIOKO BURUA)
  • JUAN ALBERDI (KOHESIO POLITIKAREN ETA EUROPAKO FUNTSEN ZUZENDARIA)

  • ARABAKO FORU ALDUNDIA
    • JON PABLO NOGALES (MUGIKORTASUN JASANGARRIKO ETA BIDE AZPIEGITURETAKO DIPUTATUA)
    • Mª ÁNGELES GUTIÉRREZ (BIDE AZPIEGITURETAKO ZUZENDARIA)

  • BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
    • JON LARREA (BERRIKUNTZARAKO ETA BIDEEN KUDEAKETARAKO ZUZENDARI NAGUSIA)
    • FELIPE COBO (BIDE SAREA KUDEATZEKO ZUZENDARIORDEA)

  • GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
    • MARIA UBARRECHENA (BIDE AZPIEGITURETAKO FORU DIPUTATUA)
    • SILVIA PÉREZ (ERREPIDEETAKO ZUZENDARIA)

GARRAIO ETA MUGIKORTASUN IRAUNKORREKO MINISTERIOA

  • JOSE ANTONIO SANTANO (GARRAIO ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIKO ESTATU IDAZKARIA)
  • AINHOA MORONDO (GARRAIO ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIKO ESTATU IDAZKARIAREN KABINETEKO ZUZENDARIA)