Auto-ilarak eta trafiko motela, traktoreen ilarengatik Nafarroako errepideetan

0

Amparo López Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria buru izan da gaur goizean Foru Komunitateko errepide eta bideetan deitutako traktoreen mobilizazioen ondorioz trafikoan izandako eraginak aztertzeko diagnostiko eta koordinazio bileran. Topaketan, bideetako auto-ilarek eta mozketek izan duten bilakaera ebaluatu da, goizeko lehen ordutik monitorizatu baitira. Horrez gain, polizia-baliabideak mobilizatu dira, egunean zehar errepideen egoerari aurrea hartzeko eta joan-etorrietan izan duten eraginari aurre hartzeko.