Martxoaren 14an: Keiretsu Forum-en hirugarren edizioa

0

Aurreko bi edizioetako arrakastaren ondotik, datorren martxoaren 14an, arratsaldeko hiruak eta erdietatik aurrera, industria alorreko startup-en inbertsio-foroaren hirugarren edizioa egingo da Arrasaten, Garaia partek teknologikoan. Keiretsu Forum-ek, Business Angels inbertitzaile pribatuen nazioarteko sarerik handienak, eta MONDRAGONeko Sustapen Zentro korporatiboak elkarlanean antolatutako saioa izango da aurtengoa ere. Ekitaldia formatu presentzialean burutuko da, Garaia Parke Teknologikoan (Arrasate), bertako areto nagusian, eta online jarraitzeko aukera ere izango da.

Arrisku-kapitaleko erakundeak eta inbertsoreak mahaiaren bueltan

Arrisku-kapitaleko erakundeek eta arlo horretan espezializatutako inbertitzaileek osatutako mahai-inguruak emango dio hasiera foroari. Bertan, inbertsio industrialean eta dibertsifikazioan duten ezagutza, esperientziak, aukerak zein zailtasunak izango dituzte hizpide.

Ondoren, inbertsio-foroa egingo da, industria alorreko edota industriari eta haren prozesuei aplika dakiekeen produktu/teknologia duten startup-ak aurkeztuz. Enpresen hautaketa Keiretsu Forum-ek eta MONDRAGON Sustapen Zentroko taldeak aurretiaz egingo dute.

Inskripzio irekia

Interesa duen orok aukera izango du Keiretsu Forum MONDRAGONen parte hartzeko eta bertatik bertara esperientzia eta aukera ezberdinak ezagutzeko. Izena ematea oso samurra da, Formulario honetan edota mondragon-cp@mondragoncorporation.com helbidera mezua bidalita.

Keiretsu Forum-ri buruz

Keiretsu Forum munduko ‘business angel’ inbertitzaile pribatuensarerik handiena da. 53 egoitza ditu 27 herrialdetan, eta 2.000pertsonak baino gehiagok inbertitu dute, orain arte, 200 milioidolarretik gora ehunka startup-etan.

Keiretsu Forum Mondragon