Aierdik NPBa aldatzeko eta malgutzeko Bruselatik iritsi den proposamena azaldu die nekazarien erakundeei

0
MIGUEL OSES

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria den Jose Mª Aierdik informazio-bilera bat egin du gaur eguerdian lehen sektorea ordezkatzen duten UAGN, EHNE eta UCAN nekazaritza-erakundeekin, eta O-6 plataforma deitzen dena ere gonbidatu dute, pasa den astean berak eta bere Departamentuko teknikariek Nekazaritza eta Elikadura Ministerioarekin egindako bileren edukiak azaltzeko nahiz Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) malgutzeko erregelamenduan izan daitezkeen aldaketak eta neurrien proposamenak agertzeko eta aztertzeko. Proposamen horiek joan den ostiralean planteatu zituen Europako Batzordeak.