Lehendakariak Gasteizko Corazonistas ikastetxea bisitatu du

0

Lehendakaria Gasteizko Corazonistas ikastetxean izan da gaur goizean Jokin Bildarratz eta Nerea Melgosa sailburuekin batera. Iñigo Urkullu Lehendakariak ikastetxera egindako bisita baliatu du ikastetxe horretako arduradunekin biltzeko eta bertako instalazioak ezagutzeko; besteak beste, Museoa, «Coras Berria» izeneko gela berriak eta administrazio-gunea bisitatu ditu.