EAEko biztanleek oso modu positiboan baloratzen dute Euskadiko egoera politikoa eta ekonomikoa

0

Prospekzio Soziologikoen Kabineteak urteko bigarren Euskal Soziometroa argitaratu du

Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur argitaratu duen Euskal Soziometroaren arabera, Euskadiko egoera politiko eta ekonomikoaren balorazioa oso positiboa da. % 66k uste du egoera politikoa ona edo oso ona dela, eta % 79k iritzi bera du egoera ekonomikoari buruz. Oraingo honetan, datu-bilketa martxoaren 15etik 20ra bitartean egin da.

Egoera ekonomikoaren balorazioa serie osoko onena da, 2002an hasi baitzen. Urtebete barru egoera ekonomikorako itxaropenak banatuta daude: % 46k uste du berdin jarraituko duela, % 22k hobera egingo duela eta % 27k okerrera egingo duela.

Biztanleriaren % 69k dio ez duela arazorik hilabete amaierara iristeko, % 25ek arazo batzuk ditu, eta beste % 5ek arazo asko ditu.

Jarrera eta balio politikoei dagokienez, biztanleriaren erdiak adierazi du interesa duela hurrengo Hauteskunde Autonomikoekiko ( % 21ek interes handia du eta % 27k interes handia). Ehuneko hori aurreko Udal eta Foru Hauteskundeei buruz agertutako interesa baino zertxobait handiagoa da. Hala ere, lider politikoen ezagutza nahiko txikia da oraindik.