Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) larrialdi-fasearen 0 egoera aktibatuko du gaur arratsaldean, Bilbon eta inguruan pertsona-kopuru handiak elkartzeak eragin ditzaken arriskuen aurrean

0
  • Neurria gaur 15:30etik aurrera sartuko da indarrean, Athletic Clubek kopako titulua ospatzeko antolatutako ospakizunaren ondorioz gerta litezkeen gorabeherak direla eta, horiek gertatzeko aukera txikia bada ere
  • Larrialdietako zerbitzuak jada ari dira egoeraren jarraipen etengabea egiten, horretarako deitutako larrialdietako mahaiaren eta polizia-mahaiaren bidez.

Bilbon eta inguruan pertsona asko elkartuko dela aurreikusita, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Babes Zibileko Planaren larrialdi-fasearen 0 egoera aktibatuko da gaur 15:30etik aurrera, Athletic Clubek antolatutako ekitaldietan pertsona horien segurtasuna arriskuan jar dezaketen gorabeherak gertatzeko aukeraren aurrean, aukera txikia badago ere.

Fase hori oraindik gertatu ez diren larrialdi-egoeretan aktibatzen da, ekintza-taldeek eta -zerbitzuek dagozkien neurriak har ditzaten. Kasu honetan larrialdietako zerbitzuak jada ari dira egoeraren jarraipen etengabea eta koordinatua egiten, horretarako deitutako larrialdietako mahaiaren eta polizia-mahaiaren bidez.