Hauteskunde garaian Euskadiko Hauteskunde Batzordea osatu duten pertsonen ordainsariak onartu dira

0
  • Eusko Legebiltzarreko Mahaiak proposatuta, Gobernu Kontseiluak gaur goizean onartu ditu 2024ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak deitu zirenetik organo hori osatu zuten pertsonen haborokinak eta ordainsariak

Gobernu Kontseiluak gaur goizeko bileran onartu ditu 2024ko apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea osatu zuten pertsonen ordainsariak.

Erabaki hori Eusko Legebiltzarreko Mahaiak proposatuta eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 20.3 artikuluan ezartzen duenari jarraituz hartu da, artikulu horretan ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea osatzen duten kideen eta horien zerbitzura dauden langileen dietak eta ordainsariak Eusko Jaurlaritzak finkatuko dituela.

Horrela, hauek dira haborokin gordinak:

  • Lehendakaria: 794 euro
  • Lehendakariordea: 529 euro
  • Bokalak: 374 euro
  • Idazkaria: 906 euro
  • Beste kide batzuk: 842 euro

Bestalde, hauek dira laguntza-langileen ordainsari gordinak:

  • Letradua: 900 euro
  • Administraria: 000 eta 2.600 euro
  • Itzultzailea: 500 euro
  • Informatikaria: 000 euro
  • Komunikazio-arduraduna: 200 euro