Bihar, asteartean, amaituko dira Bilboko Aratusteak, eta hiria datorren urtera arte agur esateko prest geratuko da bere erritu adierazgarri batekin: Sardinaren ehorzketarekin eta erretzearekin.
Arratsaldeko 19:30etan, Sardinaren hileta-segizioa Plaza Barritik abiatuko da, kandelak eta argiak eskuetan hartuta Arriaga plazaraino. Ibilbidea 20:00etan amaituko da Arriaga Plazan. Farolin, Zaranbolas eta Jai Batzorde Mistoko ordezkariak buru dituen musikari, bertsolari, dantzari eta zirkuko artista talde batek lagunduko dio Sardinari bere agurrean.
Ibilaldiak geldialdi bat egingo du Santos Juanes elizaren parean, eta euskal dantzak partekatzera gonbidapena egingo da, 20:00etan Arriaga Plazan amaitzeko. Bertan, Sardinaren ohiko erreketa biziko dute bertaratzen direnek, dantza, bertso eta abestiekin batera, besteak beste, “Sardinari kantu bat”, 2025eko Aratusteei amaiera emango dien hitzordua, hain zuzen.
UMEENTZAKO KONTZERTUA
Agur handia baino lehen, goizean, bilbotarrek dantzan, kantuan eta gozatzen jarraitu ahal izango dute Udal Txistulari Bandaren kontzertuarekin, 12:30ean, Plaza Barrian. Bandarekin batera Picuentos Marionetas Konpainia eta Garazi Navas akordeoilaria arituko dira.
Ikuskizuna musika eta txotxongiloak izango ditu, publikoa fantasiazko eta irudimenezko mundu batera eramango dutenal. Emanaldian zehar “Haur jolasa”, “Udalaitz”, “Sugandila” edo “Itsasora mezu bat” bezalako doinuak entzungo dira, Aratesteei astearteaz gozatzeko gonbitea eginez.






