Chivite Lehendakariak Esther Erice magistratuari eman dio 2025eko Berdinna saria, “justiziari genero ikuspegiarekin bidea irekitzeagatik”

0

María Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren 2025eko Berdinna Saria eman dio gaur Esther Erice magistratuari, “justiziaren esparruan genero ikuspegia txertatzeko bidea irekitzeagatik eta eredu izateagatik”.

Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin den ekitaldian, Chivite Lehendakariak Esther Erizek emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko eta esparru judizialean genero ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzeko egindako lana nabarmendu du. “Eskerrik asko emakume konprometitua, eredu den profesionala eta langile nekaezina izateagatik. Gizartearen esparru guztietan emakumeok egon gaitezen laguntzeagatik, baina, gainera, lidergo eta erabaki postuetan egoteagatik ”, horixe izan da Lehendakariak berriki Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) kide eta Etxeko eta Generoko Indarkeriaren aurkako Behatokiko presidente izendatu duten magistratuari eskerrak emateko mezua.