Osakidetzak eta OLBE Bilbao Operak hamar urteko lankidetza ospatu dute

0

2015ean martxan jarri zen ‘Opera y +’ humanizazio programa aitzindaria. Programa hori Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko (EEG ESI) profesionalek eta OLBE Bilbao Operako hezkuntza, pedagogia eta musika adituek elkarrekin sortu zuten. Programa helburuko batekin jaio zen: atentzio eremu ugaritako pazienteen eta horien senitartekoen ongizate emozionalari ekarpena egitea, Horretarako ekintza plan espezifiko bati jarraiki, jakintza, gozamena eta, oro har, musika, eta bereziki, opera, praktikatzea du xede.

Hamar urte hauetan zehar, ‘Opera y +’ programak gaixotasun kronikoak dituzten 7.000tik gora paziente eta senitarteko baino gehiago lagundu ditu, bai ospitalearen baitan bai ospitaletik kanpo antolatutako 350tik gorako ekintzei esker. Ekintza horiek gainera, ABAOren Opera Denboraldiari lotuta egon dira eta pedagogia eta musika arloko adituek zuzendu dituzte.

Hasiera batean hiru unitate asistentzial ziren proiektu honen parte, gaur berriz hamaika dira.  Jaioberrien unitatea, Pediatria, Ospitalizazio eskola, Nefrologia, Eguneko ospitalea, Hesteetako gaixotasun inflamatorioen unitatea, Barne-medikuntza, Neumologia, Onkologia, Onkologia erradioterapikoa eta Zainketa aringarriak

‘Opera y +’ programa ekintza anitzez osatuta dago: kulturari, musikari eta, horren baitan, operari buruz zehazki, jakintzak eskaintzen dituzten tailer monografiko eta konferentziak, backstage-ra bisitak, opera ikuskizunetara joateko aukera, tailerrak eskoletan ospitaleratuta dauden umeekin edota zuzeneko kantua jaioberrien unitatean.

Giza harremanak indartzea

Ospitaleko ekitaldi-aretoan gaur antolatutako prentsaurrekoan, zentroko Berrikuntza eta Kalitateko Zuzendariordea den Inés Gallego Camiñak nabarmendu du ekimen mota horiek duten garrantzia «arreta sanitarioaren baitako lotura humanoa indartzeko», eta eskertu egin die ABAOri, osasun langileei eta boluntarioei «proiektuarekiko konpromiso iraunkorra, kultura ere zaindu daitekeela agerian uzten duena»

ABAO Bilbao Operaren partez, Aitziber Aretxederra programaren koordinatzaileak azpimarratu du ospitaleko eremuko proiektu aitzindari horrek islatu egiten duela «operak duen bokazio soziala eta emozioak sortu, lagundu eta momentu zailenak leuntzeko duen gaitasuna». Gogoratu egin du proiektua bakarrik izan dela posible “la Caixa” eta Zabalgarbiren babesari esker eta datorren ediziorako Gondra Barandiaran y Orona fundazioek ere bat egingo dutela proiektuarekin.

Ekitaldian zehar programaren parte diren langile sanitarioek hartu dute parte, pazienteekin izandako sesioetan bizitako esperientzia elkarbanatzeko, eta baita Barne-medikuntzako paziente bat ere, zeinak azaldu egin duen zein lagungarria izan zaion musika bere tratamendua jasateko orduan.

Bi erakundeek berritu egin dute haien arteko lankidetza-hitzarmena datozen lau urteetan programa kultural eta sozial hau garatzen jarraitzeko. Gauzak horrela, programak irismen handiagoko ekintza berrituekin abiatu du udazkenean denboraldi berria.

‘Ópera y +’ eremu sanitarioaren eta kulturalaren arteko adibidea da, hamar urte geroago, hazten jarraitzen duena, helburu argi batekin; artea, emozioa eta une zailak leuntzeko gaitasuna gehien behar duten tokira eramatea: ospitalearen bihotzera.