Nafarroan egingo den Zibersegurtasunaren I. Astean, doako 20 jarduera antolatu dira herritar guztientzat, Foru Komunitate osoko hainbat herritan

0

Foru geografiako herri ezberdinetan programatutako doako 20 jarduera baino gehiago egingo dira urriaren 20etik 24ra bitartean, Zibersegurtasunaren Nafarroako I. Astearen baitan. Zibersegurtasunaren Europako Hilabetea dela-eta, ekimena, gizartean zibersegurtasunaren kultura sustatzeko Nafarroan erreferentziazko mugarri bihurtzeko asmoarekin sortua, Navarra Cybersecurity Centerrek (NavCC) antolatu du; hots, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak bultzatutako proiektua eta Europako Next Generation funtsekin finantzatua.