Gizarte langile plaza bat betetzeko hautaketa-prozesua zabaldu du Hondarribiko Udalak

0

Hondarribiko Udalak Gizarte Langile plaza bat betetzeko hautaketa-prozesua jarri du abian, lehiaketa-oposizio bidez. Deialdia gaur argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO), eta eskaerak aurkezteko epea bihar, azaroaren 5ean, irekiko da, abenduaren 2ra arte.

Udalak administrazio sendo eta eraginkor bat izatea du helburu, herritarrei zerbitzu hurbil, azkar eta kalitatezkoa eskaintzeko. Horren harira, gizarte langile plaza honetaz gain, 2025ean Udalak beste hainbat lanpostu ere atera ditu lehiaketara: bost administrari, bi arkitekto, bost udaltzain, beste lau administrari, kontratazio arduradun bat, hirigintzako teknikari bat, bi arkitekto tekniko eta ekonomiaren sustapenerako teknikari bat.

Deialdiaren xehetasun guztiak ikusteko, klikatu hemen.