Hezkuntzak 550.000 euro bideratu ditu itunpeko ikastetxeetako ikasle zaurgarriei laguntzeko

0

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu du itunpeko ikastetxeetan egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleentzako laguntzen deialdia, 550.000 eurokoa. Egoera horretan dauden ikasleak dituzten ikastetxeek abenduaren 10era arte eskatu ahal izango dute laguntza.