Lurralde Kohesioak behin-behinean onartu du Arraitz-Orkin saihesbidearen trazadura-proiektua NA-4230 errepidean

0

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, behin-behinean onartu du NA-4230 errepidearen saihesbidearen trazadura-proiektua, Arraitz-Orkinen. Gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu ondoren, jendaurrean jartzeko epea abian jarri da, eta hilabete batez luzatuko da. Gainera, hartzen dituen ondasunak eta eskubideak desjabetzeko espedientea ere martxan jarri da.

Horren helburua da egun NA-4230 errepidean dagoen trafikoa desbideratzea, Arraitz-Orkineko herrigunea zeharkatzen duena. Horrela, trazadura berria herriaren erdigunetik urrunduko da, 1.000 metro inguruko luzerako saihesbidearekin eta 70 Km/h-ko abiadurarekin. Gainera, bide hori herriguneak industrialdeekin eta N-121-A errepidearekin lotzeko komunikazio-ardatza izango da.