Nafarroako Gobernuak sare bat sortu du politika publikoen ebaluazioa eta jarraipena indartzeko, politika horien eraginkortasunean, kontu-ematean eta gardentasunean aurrera egiteko. Printzearen Gotorlekua egoitzan izan da gaur Politika Publikoen Plangintza, Jarraipen eta Ebaluaziorako Nafarroako Sarea eratzeko bilkura, zeinaren helburu nagusia baita ebaluazioa instituzionalizatzea Foru Administrazioan.






