Errege Magoen harrera Bilboko Udaletxean

0

Urduritasun eta ilusio handiko goiza Udaletxeko Areto Arabiarrean. Bertan, gaur goizean, haien desioak jasotzen dituzten gutunak eskuan, umeek Ekialdeko Errege Magoekin aurrez aurre biltzeko aukera izan dute, bai eta haien ilusioak eta kezkak kontatzekoa ere.

Maiestateek ez dute galdu nahi izan txikienekin urtero izaten duten ohiko hitzordua. Bertan, Uriko kaleak zeharkatuko dituen haien Kabalgata baino ordu batzuk lehenago, umeen kezkak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.

Errege Magoek adi-adi entzun diete ehunka umeei; goizeko 10:00etatik aurrera, tiketak eskuan zituztela, txikienak Areto Arabiara bertaratu dira, ziur-ziur egoteko euren gutunak Meltxor, Gaspar eta Baltasar jaunen eskuetara iristen zirela.

Topaketa Erregeek haien Kabalgatari ekin baino ordu batzuk lehenago izan da. Bertan, Transformers, Toy Story, Bluey eta Super Mario film, telesail eta bideojoko ezagunetako pertsonaiekin batera amets egitera gonbidapena luzatuko dute.

Kabalgata Kale Nagusitik aterako da (María Díaz de Haro parean) 18:00etan eta 19:30ak aldera iritsiko da Udaletxera.