Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxeen sare publikoko irakasleek beste 300 ordu izango dituzte ikasleek enpresetan egiten dituzten prestakuntza-egonaldiak kudeatzeko. Eskaintza horren bidez, Hezkuntza Departamentuak bikoiztu egiten du tutoretza dualerako egungo aparteko zuzkidura; izan ere, 25/26 ikasturtean ziklo bakoitzeko ordubetekoa da, eta beste 300 ordu horiekin, talde bakoitzeko ordubetekoa izango da 2026/2027 ikasturtetik aurrera.






