Margoketa lanak Zarauzko Iñurritzako frontoian

0

Zarauzko Udalak askotan gauzatu ditu margoketa lanak Iñurritzako frontoian, baina ez dira nahi ziren emaitzak lortzen eta pintura behar baino lehenago altxatzen zen.

Horregatik, Udalak azterketa eta tratamendu sakonago bat gauzatu ditu, margoketaren emaitza ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Egindako lanen baitan, lehenik, aurretik zegoen pintura guztia kendu zen eta inpermeabilizazio lanak egin ziren. Margoketa lanekin hasi aurretik, konponketa lanak egin ziren paretetan.

Behin dena prest izanda, margoketa lanak gauzatu ziren. Amaitzeko, frontoiko sareak berritu dira. Brigadaren eta hainbat enpresaren artean gauzatu dira egin beharreko lan hauek, astebeteko iraupena izan dute eta 32.265 euroko kostua izan dute guztira.