Nafarroako Gobernuak 996.837,50 euro inbertituko ditu datozen bost urteetan herritarren arretarako 012 plataforma omnikanala mantendu eta hobetzeko. Plataforma horretatik telefono eta online bidezko laguntza eskaintzen da, zerbitzu publikoei lotutako izapideak egiteko edo zalantzak argitzeko. Horretarako, Gobernuak baimena eman dio gaur NASERTIC sozietate publikoari arreta-sistema hori bermatzeko kontratua egiteko.






