Atzo arratsaldeko zortziak aldera, Laudioko Areta auzoan herritarrak babesteko lanetan ari zen patruila batek ikusi zuen bi pertsona, haiek ikustean, berehala tren-geltokian sartu zirela. Itxuraz agenteak saihestu nahi zituztela ikusita, polizia-dotazioa bi gizonengana hurbildu zen identifikatzeko asmoz. Biak urduri samar zeuden, eta, gainera, batek droga-trafikoagatik aurrekariak zituela egiaztatu zuten. Azaleko miaketan egiaztatu zutenez, azken horrek, bere gauzen artean zeraman kaxa batean, hauts bat, speed, zuten 48 bilgarri zeramatzan, guztira 55 gramo. Horrez gainera, haxix-zati prentsatu bat eta, zenbateko ezberdinetako billetetan banatuta, 420 euro ere konfiskatu zizkioten, bai eta substantzia sorgorgarrien kontsumorako tresnak ere. Droga zeraman pertsona, espainiar nazionalitateko 57 urteko gizona, droga-trafikoa leporatuta atxilotu zuten. Gaur, asteartea, goizean, beharrezko polizia-eginbideak amaituta, atxilotua epailearen eskuetan jarri dute.

0

Lapurreta goizaldeko hiruak aldera gertatu da Bizkaiko hiriburuko erdialdeko taberna batean. Eraikineko segurtasun-jagole batek kameren bidez ikusi du burua estalita zuten bi pertsona tabernako atea behartu eta barrura sartu direla.

 

Handik pixka batera, bertaratu diren Ertzaintzako baliabideek sarrerako atean egindako kalteak egiaztatu dituzte, eta barruan gizon bat eta emakume bat aurkitu dituzte. Hirurehun euro zeramatzaten, gehienak txanponetan.

 

Ertzainek biak atxilotu dituzte indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, eta polizia-egoitzara eraman dituzte. Bertan dagozkion eginbideak amaitutakoan, agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte.

 

Magrebtar jatorriko 29 urteko gizonak eta espainiar nazionalitateko 25 urteko emakumeak delitu-historia luzea dute.