
Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak gaur goizean aurkeztu du ibilgailu elektrikoak erosteko eta kargatzeko azpiegitura jartzeko laguntza-programaberria. Nafarroako Gobernuaren funts propioekin hornitutako programa berri honek 4,7 milioi euroko aurrekontua izango du. Horietatik, 3,7 milioi ibilgailu elektrikoak erosteko erabiliko dira; eta milioi 1, kargatzeko puntuak instalatzeko. Gainera, deialdi berriak Europan fabrikatutako ibilgailuen erosketa sustatu nahi du.




