Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak Trans pertsonei arreta integrala emateko protokoloa prestatu du

0

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak, Transbide Diziplina Anitzeko Unitate Teknikoaren bitartez, Trans Pertsonei Arreta Integrala emateko Protokoloa egin du. 2011. urteaz geroztik, Nafarroan pertsona horiei arreta espezifikoa emateko unitate bat dago, eta urte horietan 535 pertsonari eman die arreta, 22 urteko batez besteko adinarekin.