Gizon bat hil da Aprikanon, trenbide-pasagune batean trenak bere ibilgailua harrapatuta

0

Gaur arratsaldean, 50 urteko gizon bat hil da Aprikanon (Arabako), trenbide-pasagune batean tren batek gidatzen ari zen autoa harrapatu ondoren.

Gaur arratsaldeko hiruak baino lehentxeago, tren batek auto bat harrapatu du trenbide-pasagune batean Aprikano herrian, Kuartangon (Araba).  Gidaria, eta bidaiari bakarra, espainiar nazionalitateko 50 urteko gizona, ezbeharra gertatu den lekuan hil da.

Istripuaren ondorioz, trenbideko zirkulazioa etenda geratu da.

Ertzaintzak ikerketa hasi du zoritxarreko ezbehar hori zerk eragin duen argitzeko.