
Lurralde Kohesiorako kontseilari Oscar Chivite Belaguako portuan izan da gaur goizean, 2025-2026ko Neguko Bidezaintza Planaren lanen jarraipena egiteko. Orain arte, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Kontserbazio Zerbitzuak 3,03 milioi euro inguru inbertitu ditu Nafarroako Errepide Sarearen prebentzio- eta mantentze-lanetan, 2025-2026 Neguko Bidezaintza Planaren barruan. Kostu horrek %30eko igoera dakar aurreko kanpainarekin alderatuta, nahiz eta otsailean, martxoan eta apirilean oraindik jarduera gehiago egitea aurreikusten den.





