Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresarien Konfederazioarekin (CEN) lankidetzan, laneratzeko proiektu bat bultzatu du azken zortzi hilabeteetan, eta, horri esker, inoren kargura ez dauden gazte migratzaile batzuk lan kontratua lortu dute Foru Komunitatean. Ekimena Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak garatu du, haur, nerabe eta familien zuzendariordetzaren bitartez, Ilundain Fundazioaren, Nafarroako Rural Kutxako Gizarte Ekintza Fundazioaren eta Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin, eta lankidetza publiko-pribatua indartzen du, enplegurako eta gizarteratzeko benetako aukerak sortzeko bide eraginkor gisa.





